XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mariner IV Mars-en

parrean pasatu

Mariner IV tresna handi bat da Amerikano jakintsunek gaindi igorria Mars deitu izar-belari buruz: 228 egunez 520 miliun kilometra egin ditu, eta iragan da 8990 kilometretan bola gorritik.

Tresnak baditu berekin radio batzu, lurrerat buruz zer nahi argitasun eta fotografia ere bidal dezazketenak.

Orotarat hiru ehun kilo egiten ditu.

Ez da balentria ttipia hain urrun botatzea holako pilotañoa. Eta uste dugu balentria handiagoa dela oraino, radioz haren gidatzea eta hain urrundik hoinbertze xehetasun haren ganik biltzea.

Igorri dituen fotografiek ez dute Mars-en mendirik salatzen ez eta ur-biderik, are gutiago bizirik.

Bainan zortzi mila kilometretarik zoazi zu ikusterat belhar edo holakorik badenetz izarbel batean.

Largabixta hoberenek ez dute hain urrun deus xumerik hartzen.